Lourdes de la Villa Liso

Bertan dagoen paisaia

Bertan dagoen paisaia, Para/For Lourdes-erako, Textos

No hay comentarios


Share this post

IZASKUN ETTXEBARRIA http://iskaskun.net/

Secuencia imaginada. Lourdes de la Villa Liso, Bilbao, Fundación BilbaoArte Fundazioa, 2011, pp. 13-17 (erakusketaren katalogoa)

 

Munduari buruzko irudi bat neurriz asebeteko gaituena, irudi hori guk hartzeak dakarrena ordaintzeko prest gaudenean lortzen da bakarrik, eta, horretarako, tartean sartzen ez den ikuslearen papera hartu beharko genuke berriro. (Schrödinger, 1984)


Ezin pintura sarean sartu. BilbaoArte aretoko koadro erraldoiak begiratzen, hori da bururatzen zaidana. Bere neurria zergatik biderkatu den ez dakit, baina hazi egin dira, eta modu izugarrian. Artistak lau maila aipatzen dizkit, bere lanari buruz ari zaidanean. Maila horietan ote dago bere obraren ardatza?

 

Sekuentzia itxuratua (II. maila) 2007an ikusi nuen estreinakoz. Bere egituragatik jakin izan nuen hodeiertzmarra hark, genero modura ulertutako paisaia ia gehienetan gerta ohi den bezala, konposizioaren bihotza zehazten zuela. Beraz, taldeerakusketa batean parte hartzeko gonbita luzatu nion Lourdesi, Espacio Abisal aretoan prestatzen ari nintzena, Bilboko Hernani kalean, Paisajismoak. Land_scapes izenburupean.

 

Pinturaren genero klasiko hori berriro ekartzeko arrazoia, gaur egun bizi gaituen testuinguruari arreta egiteko dei moduko bat baino ez izan. Batetik, Paisajismoak hitzak, “espejismoak” ekartzen dizkit gogora, “ismo” atzizkiak joera azpimarratzen zuen, nolabait “espejismorako joera” bat. Bestetik, Landscapes hitzak paisana naturalak ihes egiten digula iradokitzen zidan, hegazkin batean bezala ihes egiten digula, hiriko masaren hazkundearen ondorioz.

Lourdesen obrak ere espejismo aldakor horren inpresioa pizten du. Baina bere kasuan ez da bakarrik hiriko masa horrek paisana naturala irensten duela, baizik eta memoriaren masak eta pertzepzioaren masak, aldi berean. Zilarrezko gainazalak argia islatzen du eta eszenatik kanpo bidaltzen zaitu. Pintura horiek orain formatu handiago batean ikusten ari naizen honetan, detaile txiki horiek, batez ere, haurtzaroko bere oroitzapenen iconografía gordetzen zutela ikusten dut.

 

Pintura eta bideolanak biltzen zituen erakusketa hartan partaideak honako hauek izan ziren: Ana Sanz, Noemí Sjöberg, Esteban de la Monja, Ignacio Uriarte eta Lourdes de la Villa. Eta 5 artista horiek elkarren antzeko egiten ditu pertzepzioari eta irudikapenari eskaintzen dioten arreta bereziak.

 

Bizi gaituen testuinguruak nola eragiten digun eta noraino gure pentsatzeko modua aldatzen duen, hori zen orduan nire kezka nagusia: “Hiri edo landako, hodeiertzaren muga gailendu egiten da gure paisaia zehazteko. Horrela, paisaia gure gorputzetik arago hedatzen den espazioa baino ez da. Genero klasikoetako bat, hori da erakusketa honetan aurkezten diren obrek komunean duten eremu nagusia. Artista bakoitzak generoa berriz pentsatu egiten du, errealitatearen postprodukziorako beren berezko lantresnekin nahasteko. Ezin paisaiaren ideia ulertu, ikuslearen figura kontuan hartu behar dela ulertu gabe. Izan ere, ikusitakoa kontenplatze momentuan bakarrik da pasai. Naturarekiko harreman zuzen eta ingurunearekin harremanean egoteko modu horrekin lotura duen ideia hori gauza berria da; eszenatoki naturalaren kontenplatze horretan ematen da existentzia.”

 

Testuari jarraituz, erakusketaren diskurtsoak erromantizismoan, dadaismoan eta arte kontzeptualean jartzen zituen bere sustraiak. Gizakia da zehaztugabetasunzentroa munduaren/naturaren aurrean, hori da ideia nagusia. Baina, nolakoa da gaur mundu/natura hori, eta nolakoa haiekin gure harremana? Espazio batzuetan zein besteetan, hau da, industriaondorengo hirian eta basoan, naturatik hurbil, eguneroko bizitza egiteko moduei buruz ari nintzen azken boladan. Gogoeta pertsonala da, gure kulturan benetakotasunarekin galtzen ari garen lotura kezkatzen nau, dena dirudi postprodukzioak egina (Bourriaud, 2004): “Gaur egungo egoerak, ingurune gisa ulertua, gizarte mugikor bat sortu du, bitarteko digitalari interkonektatua. Hala ere, gure ingurunearen azelerazio abiadura aldatu egiten da; Augéren ez lekua izan, Platonen estiloko haitzulo digitala, landapaisaiaren eremu gorria

edo gure gurpilak ibiltzeko asfalto erosoa izan. Eguraldiak eta atmosferak aldaketak pairatzen dituzte, eta irudikapenetan espezialistak berezko duen leuntasunaz jasotzen dugu hori guztia”.1

 

Konposizioak oso desberdinak ziren guztiak. Haietan, hodeiertza agertzen zen gure lasaitasunerako aukera bat bezala. Batzuetan, inguruari begiratzera behartzen gintuztela, nahiz eta buruarekin egin beharreko keinua marra zuzenera eramana, e. Bestetan, escena moteltzen zuen artistaren eskuak denbora aldatzen zuelakob. Pintura batean, hodeiertza eta zerua elkar josten ziren leunkiro zuriaren gaineanc. Bosgarrenean, artxibo barruko artxibagailu pilo

batek dantza hipnotiko bat erakusten zigun, ohiko paisaia mundu burokratiko bateko bulegolangile guztientzatd.

Hiripaisaia, naturala, eraikinen barruan edo kanpoan, autoak, trenak edota oinez. Gu modernitatearen semealabak

gara, makinarenak, agintzen gaituen gure jainkosa berria, zigortzen gaituena, baina bere erritmo errepikakorrekin liluratzen.

Lourdesen pinturek zentzumenak aldarrikatzen dituzte, bere memoriaren oroitzapenaren eskutik. Sentsazioak berreskuratu egiten dira Bilboko argiaren eta ibaiaren eszenatoki ezagunen bitartez, garabien eta semaforoen bitartez. Kolorea gauzen gainetik askatzen da, ametsetan bezala. Ezer ez da dirudiena. Atzerako ispiluak esango digu: “mundu honetan, atzerantz egiten da aurrera” (De la Villa, 2007), eta bere ametsen kontakizunen

lekuko gara, eszena asaldagarri baten parez pare.

 

Abstrakzio espazialetik irudien denbora kontsumitzera igaro gara, gauzen berezko sentimenduaren baitan bizitzera. Horregatik, toki honetan gizatasunak ez du giza irudirik, abere bisualak berez Portu duen patua delako hori, berez eta beretzat. Azken toki hori paisaiaren sentimendu bat da, argia sentitzeko modu bat adierazten duena (gertaera fisikoa) eta mundua ikusteko modu bati irteera ematen diona (gertaera psikikoa). Eragiketa intelektual gisa, ezarritako denboraren erkidetasunetik aldendua dago, baina bisual hutsa dena gainditzen duten gauzen materialtasunarekin lotua. Sistema bisuala nerbiosistema oso baten modura pentsatzearen ondorio da abere bisuala. Begirada eta ikuskera bat egiten ditu eta bereizi, automata da eta makina da, eta gizaki bezala bizi nahi du. Heideggerren ustez soilik

gizakia da hiltzen. Aberea bukatu egiten da (De la Villa, 2007)”.

 

Naturalaren eta artifizialaren arteko hibrido baten aurrean gaude, dagoeneko ez dago mugarik. Mugak bere tailerrean itxuragabetu dira. Memoriaren irudikapena baino ez daukagu, formatu handian egina. Aktoreak bizitzen noiz hasiko zain dirudite, eta hori bakarrik falta zaie, giza itxuraz eta ozen beren istorioa kontatzen hasteko. Autotxokeak, aterkiak, terrazetako jarlekuak… Irudikapena beti ematen da eszenario baten barruan, munduaren bertsio mugatua balitz bezala. Irudikatzea abstrakzio egitea da, osotasunak eskaintzen digun informazio kopurua murriztea. Ondoren, aukeratutako elementuak berrantolatu egiten dira erakusketagunetan, kubo zuriak oinarri hartuta, artefaktua bere testuinguru originaletik abstrakzio eginda ateratzeko. Objektu artistikoaren santutzea da abiapuntu, eta obraren produkzio originalaren testuingurua kanporatzen da erakusketatik.

 

Horrela, eszenarioaren ideian barneratzen gara, tailerren ideia atzean utziz. Ondorioz, jaso beharreko errealitate berria bi aldiz irudikatzen da, emandako esanahi berriaren bidez disekzionatua eta birtxertatua. Jean Baudrillardek adierazten duen bezala, nolabaiteko birtualtasun erreala da, erreala dena eraiketa bat baita berez.

 

Lourdes de la Villak erakusten digu gogoratzeak ikusmenarekin ez ezik, zentzumen guztiekin ere lotzen gaituela, eta zentzumen horiek guztiak behin memorian metabolizatu ondoren, bizirik dagoen informazioaren bitartez oraina eraikitzen dutela guk nahi bezala. Jakinduria esperientziaren bidez lortzen bada, gure haitzulo formatupantaila edo eszenatokikuboetan txertatuta gero eta errizomatikoagoa den posprodukzioaren ondorioz sortutako mundu bizigarri batekin lotzen gara, baina gure izaera fisikoa, aberezkoa eta instintiboa ahaztera eraman gaitzakeena, batez ere, harekin dugun harremana. Paisaia, hasiera batean genero tradizionaltzat jo bazen ere, hemen pentsamendurako eremu konkretua da, bizitzera eraman nahi gaituena: jarrera bat da errealitatearen aurrean, errealitate hori gure gorputza inguratzen duen materia jakin baten gisa ulertua, eta hausnarketa bat da, esperientzia horren pertzepzioari eta irudikapenari buruzkoa.

 

1. Paisajismoak. Land_scapes testutik hartutako zatia, Espacio Abisal Gunea. 2007

 

 

0 Responses to this post
Add your comment